XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KANTALDIA

Oskorriren 25 kantu urte zuzenean

Gaiarre antzokian joko du Oskorri taldeak, gaurko arratseko 10,30etan, Kukubiltxo antzerki taldea eta Kepa Junkera trikitilariarekin batera.

Kontzertuan bere 25. urtemuga eguneko kontzertuan, Getxon, disko batean grabatu kantak 25 kantu urte eskainiko dituzte.

Sarrerak, oraindik, Xalbador eta Golemen eskuratu daitezke.

Kontzertu hau Getxon eman ondotik, beste hainbat tokitan eskaintzen ari dira, Nafarroan Atarrabian izan zen azkenekoa, eta hurrengo hilabeteetan beste hainbat hiri eta herrialdeetan emanen dute, hala nola, Madril, Bartzelona, Sevilla, Zaragoza, Valladolid... eta Holandan eta Argentinan ere.